Proiektuari buruz

KULTUR ETA HEZKUNTZA EGITUREN ARTEKO LANKIDETZA PROIEKTUA

ARECA  Zazpi urte Zazpi Eskola proiektuaren jarraipena da, Claudia Dias artista 2016tik egiten ari den lana, Portugaleko Almada, Porto eta Seixal hirietan hain zuzen ere. Ikasle gazteekin egindako jarduera artistikoko lana da, eskolaren testuinguruan, eta gogoeta kritikoa eta sorkuntza artistikoa sustatzen ditu. Helburuak dira ikasleen trebakuntza, haien gizarteratzea erraztea eta eskola-uztearen prebentzioa.

Helburu nagusiak hauek dira

Mundu globalizatua ulertzeko hausnarketa kritikoa sustatzea.

Hizkuntzaren eta hitzaren esplorazioa sustatzea, pentsamenduaren, adierazpenaren eta parte-hartze zibikoaren eta politikoaren funtsezko bitarteko gisa ere.

Bestekiko topaketa eta harremana sustatzea, desberdintasunaren, aniztasunaren eta “desadostasunean elkar ulertzeko” gaitasunaren bidez.

Demokrazia zuzenaren izaera sustatzea. 

ZAZPI URTE ZAZPI ESKOLA-TIK ABIATUTAKO ELKARLAN IKASKETA ETA HAUSNARKETA

ARECAk oinarriak jarri nahi ditu eskolaren testuinguruan metodologia eta praktika artistikoei buruzko eztabaidarako, pedagogiari, metodologiei, lanaren baliabide eta printzipio orientatzaileei laguntzeko orduan, identifikatzeko garrantzitsuak diren ezaugarriak, artisten eta haien lan taldeek dituzten funtsezko gaitasunen ikuspegitik eta, aldi berean, gazteen artean duen eraginaren ikuspegitik.

Alegia, ARECAk artistak hezitu nahi ditu proiektu artistikoak sortu, ezarri eta baliozkotzeko, gazteekin egin nahi du hori eta eskola publikoaren testuinguruan, arteen, hezkuntzaren eta ikerketa sozialaren arteko lankidetzaren bidez eta diziplina desberdinen arteko lan-prozesu baten bidez.

 

jarduera-ildoak

1. Zazpi urte Zazpi eskola proiektua eredu pedagogikoa gauzatzea, ikaskuntzak esperimentatzeko eta sistematizatzeko prozesu parte-hartzaile baten baitan, eta partaide diren hiru herrialdeetako egituretan parte hartzen duten ikasleekin.

2. Nazioz haraindiko lankidetza, networking-a eta hiru herrialdeetako artisten eta ikertzaileen prestakuntza-prozesua bideratzen laguntzea. Ezagutza horrek egitura bakoitzaren esfera partikularra gainditu nahi du, guztion ondare bihurtu eta, horretarako, sarbide-sistema irekia eta demokratikoa eskainiko du.

3. Lan hau testuinguruan jartzea eta kausa zientifikoetan oinarritzea, prozesuan zehar ikasitakoa dokumentatuko duen emakume soziologo talde baten laguntzarekin. 

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko