2021ean sortu zen, Akademia Dias koreografoak aurretik egindako lanaren emaitza dela ondoriozta daiteke. Honen bidez, sorkuntzaren, programazioren eta heziketa artistikoaren esparruetan jarduten da, Portugalen bertan eta Portugaldik kanpo.
Sorkuntza-egiturei laguntzea da bere helburua, kulturaren burokratizazioa mugatu nahi horretan arteen arloko ikuskizunen produkzio- eta programazio-zirkuituetatik kanpo geratzeko arrisku egoeran baitaude. Diziplina anitzeko eremuetan jarduten da, deialdiak aurkezten eta proiektuak kudeatzen ditu, eta proiektu artistiko eta kulturaletarako estrategiei dagokionez, horien planteamendu orokorrei erantzuten, finantzaketa-planak betetzen eta garapen premiak lortzen laguntzen du.
Unibertsitate irakaskuntza publikoaren arloko erakundea da, enpresa-zientzien, gizarte-zientzien, teknologien eta arkitekturaren arloetan espezializatua.
Egoteko eta elkartzeko lekua da, artistentzat, aktibistentzat eta ikertzaileentzat, batez ere gorputzaren, ahotsaren eta mugimenduaren esparru horietan lan egiten duen ororentzat. Egoitza artistikoak prestatzeko gune ezin hobea da, 2 estudio ditu eta 5 etxola, basoz inguratua, Lasierra-n (Araba). Bere jardueretako batzuk hauek dira: Laborategiak, mintegiak, programa publikoak, ospakizunak, ibilaldiak, argitalpenak eta aholkularitza lana.
2003an hasi zen, zirku lan bat sortu zutenetik. Ordutik, dantza garaikidea eta ahozkotasuna baliatu dute. Garrantzia handia ematen diote ikerlanari, beste artisten ekarpenak bilatzeari eta soinu erregistroak ugaltzeari. Rouge Elea Euskal Herrian hasi zen 2014an, mugaz gaindiko talde artistikoa da, hainbat hizkuntzatan egiteko gauza, horrek indartzen du euren lanen nortasuna.
Europar Batasunak sortu zuen. Adierazitako ikuspuntuak eta iritziak, hala ere, egilearenak dira soilik eta ez dute zertan Europar Batasunaren edo Europa Sortzailearenak islatzen. Ez Europar Batasuna, ez agintaritza ematen duenak ezin dira haien erantzule izan.